ELKANO, ARRASTOAREN ATZETIK

  • Noiz

    2020/10/15

  • Ordua

    18:00

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

XVI. mendeko nabigazio handiak zientziaren aurrerapenen eta ausardia ekintza jakin batzuen emaitza gisa ikusi ohi ditugu. Agerikoa da biak izan zirela beharrezkoak arrakasta lortzeko, baina hori ez zatekeen posible izango hainbat ogibidetako aditu profesionalen (arotzak, itsasarotzak, errementariak, sokagileak...) eta osasun-profesionalen laguntzarik gabe.

Beraz, “aurkikuntzen aroa” deritzonaren arrakastak lortzeko beharrezkoak izan ziren lanbide eta trebetasunen zeregina interpretatzea da helburua, eta Juan Sebastián Elkanok parte hartu zuen bi espedizioetako agiriak oinarri hartuta egingo dugu.

Ordutegia

Urriaren 15a, osteguna. 18:00etatik 19:00etara

Argibide gehiago

Erreserbak: 946 085 500 telefonoan edo info@itsasmuseum.eus helbidean.

Leku-kopuru mugatua (gehienez, 20 pertsona). Hitzordua behar da. Bisitaldia doan.

Bilbao. Museoko ataria. Ramón de la Sota kaia, 1

Eta gainera