DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

  • Noiz

    2020/10/03

  • Ordua

    10:30

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

LEKU GUZTIAK BETETA. 125 urtetik gorako historia duela, Deustuko Elizaren Unibertsitatea Euskal Herriko goi-mailako hezkuntzako lehen ikastegia izan zen, eta Espainiako unibertsitate pribatu zaharrena da. Jesusen Lagundiak sortu zuen, 1886an, eta eratu zenetik, aitzindaria izan da, eta izaera hori ikaskuntza-ereduan eta eskaintzen dituen titulazioetan islatu da; izan ere, beti etorkizunera begira dagoen ehun urtetik gorako erakundea da. Bere kalitatea eta entzutea hainbat rankingek berresten dituzte. Gaur egun, 15.000 ikasle inguru ditu ikasketa arautuetan eta etengabeko prestakuntzan ikasten.

Gure eguneroko ingurunearen partaide izanik, aldi berean eraikin zaharrak iraunarazten eta garai eta premia berrietara egokitzen jakin izan du, eta gure hiriko paisaia hiritarrera bertakotu da abangoardiako arkitekturaren eskutik. Proposatzen dugun bistaldia lagungarri gertatuko zaigu eraikinaren jatorria eta arkitektura-aldaketen berri izateko, erakundearen irakaskuntzen bilakaera ikusteko eta toki akademiko esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko, baita berri eta pragmatikoenetako batzuk ere, hezkuntza ez baita bazter eta jakinduria zaharretan geratzen eta fosilizatzen. Izan ere, horiek gure ondarearen zati dira, eta hark harrotu egiten gaitu eta guk errespetatu, zaindu eta aintzat hartzen dugu.

Ordutegia

Urriaren 3a eta 17a, larunbatak. 10:30etik 12:00etara.

Argibide gehiago

LEKU GUZTIAK BETETA.

Erreserbak: joseangel.lecanda@deusto.es

Leku-kopuru mugatua

Bilbao. Sarrera nagusia

Eta gainera