Bizkaikoa. Ibilbide historikoak 2020 / Katilotxuko estazio megalitikoa

  • Noiz

    2020/07/01(e)tik 2020/08/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Hona hemen ibilbide batzuk, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paisaia historikoetan barrena, 2020ko uztailean eta abuztuan egiteko.

Ibilbide hauen bidez ezagutzera eman nahi ditugu Bizkaiko paisaia eta natura-ingurune bikain honetan dauden aztarnategi arkeologiko nagusiak.

Irteera guztiak gidatuak izango dira.

Mundaka / Sukarrieta / Busturia

Bi trikuharri daude, 2004. eta 2008. urteen artean induskatu eta zaharberritutakoak, (Katilotxu l eta V), eta hiru tumulu-egitura ere bai (Katilotxu II, VI eta Pakotene), esku hartu gabekoak hirurak.

Kolektiboki erabilitako hil-eraikinak dira, kulturalki aldi neolitikoan (Katilotxu I) eta kalkolitikoan (Katilotxu V) sartuak.

Egitaraua

Ordutegia

  • Astelehenetik igandera (astearteetan itxita)
  • Egutegiaren araberako bisitak toki guztietara
  • 11:00etan eta 17:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 3,50 €
  • Murriztua: 2,25 €
  • 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, pentsiodunak eta familia ugariak
  • Doan: 12 urte artekoak
  • 2 baliabide ikusteko bisitak: Orokorra, 4,50 € eta murriztua, 3,50 €
  • 3 baliabide ikusteko bisitak: Orokorra, 6,50 € eta murriztua, 5,50 €
  • 4 baliabide ikusteko bisitak: Orokorra, 8,50€ eta murriztua, 7,50 €

Gure zerbitzu guztiek betetzen dute Bizkaian indarrean dagoen legedia eta Covid-19 birusa ez kutsatzeko babesari eta segurtasunari buruzko osasun-gomendioak.

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania / Ingelesa

Topaguneak

  • Katilotxuko estazio megalitikoa
  • San Andres Eliza. Sukarrieta

Joan-etorriak tren turistikoan izango dira, eta, hala dagokionean, oinez

EGITARAUA Ibilbide Historikoak 2020

Aurrez erreserba egin behar da

Informazioa eta erreserbak

Eta gainera