Bizkaikoa. Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea - Martxoa 2020

  • Noiz

    2020/03/01(e)tik 2020/03/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Zortzi urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren baitan, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik.

Gaur egun sarean 40 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak.

Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere.

Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

Aurten 27 ekipamenduk hartuko dute parte Hilabetean eta hauetatik 7 Bizkaiko foro museoetakoak izango dira: Txakolingunea (Bakio); Arrantzaleen Museoa (Bermeo); Bizkaiko Arkeologi Museoa (Bilbao), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo); Santimamiñe (Kortezubi); La El Pobal Burdinola eta Muñatones Gaztelua (Muskiz).

50dik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak, zuzeneko ikuskizunak, etab.

Proposamen hauetako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, eta hortaz, osotara 100 plan baina gehiago eskainiko dira martxoaren 1an hasi eta 31 artean.
Egitaraua

Gainera, Hilabetearen aitzakian, Euskal Kostaldeko Museon Sareak Instagram bidezko argazki lehiaketa martxan ipiniko du martxoan.

Gaia: Sareko museoak eta Hilabeteko jarduerak.

Hashtag-a, #EuskalKostaMuseoakLehiaketa. Saria Nekatur elkarteak eskaintzen du: Euskadiko landetxe edo nekazalturismo baten asteburua bi lagunentzat.

Eta gainera