Bizkaikoa. Bizkaiko Foru Aldundiaren Museoen Sareak urteko jardueren katalogoa aurkeztu du

  • Noiz

    2020/01/27(e)tik 2020/12/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

2020. urterako, kulturaren arloko 400 proposamen eta jarduera baino gehiago biltzen ditu programak.

‘Bizkaikoa’k egunero museo-sareak eskaintzen duen kultur eskaintza handia ikusarazi nahi du, eta lurraldearen kultura, historia eta nortasuna publikoaren eskura jarri.

‘Bizkaikoa’k, Bizkaiko museoen sarea kudeatzen eta sustatzen duen sozietate publikoak, lehenengo aldiz bildu du argitalpen batean bere programazio osoa, kulturaren, historiaren eta lurraldearen nortasunaren inguruko kultura-eskaintza zabala eta askotarikoa herritar guztiei erakuste aldera.

Lehenengo edizio honetan, katalogoak, 2020. urteari doakionez, aldi baterako erakusketa, tailer, bisita gidatu, bilduma iraunkor, hitzaldi eta mintegi edo zinema-zikloak biltzen ditu, kulturaren alorreko beste proposamen askoren artean.

Proposamen horiek egunero eskaintzen dira Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen museo-sarea osatzen duten sei museoetan, erakusketa-aretoetan eta ondare-espazioetan.

Argitalpena doan dago eskuragarri sareko museo eta areto guztietan, Foru Liburutegian eta Bizkaiko turismo bulegoetan.

Eta gainera

  • Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

    • Data 15/06/2020(e)tik 31/12/2020(e)ra
  • Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

    • Data 01/06/2020(e)tik 31/12/2020(e)ra
  • Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

    • Tokia San Mamés estadioa. VIP area - Iparraldeko aretoa / E sarrera (11 eta 12 ateen artean)
    • Data 09/10/2020(e)tik 09/10/2020(e)ra