Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin du gizartearen eta herritarren parte-hartzerako atala, bizkaia.eus webgunean, eta informazio berria jarri du herritarren eskura

2020ko azaroaren 9a 09:35

Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin du gizartearen eta herritarren parte-hartzerako atala, bizkaia.eus webgunean, eta informazio berria jarri du herritarren eskura

Espazio horretan, Foru Erakundeak gizarteak eta herritarrek parte hartzeko aukera gehiago jaso ditu, atal berrietan. Era berean, lehendik dagoen informazioa sakondu du, Aldundiaren politika publikoen garapenean webgunean nabigatzea errazteko eta Bizkaiko herritarren ezagutza eta lankidetza areagotzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin du gizartearen eta herritarren partaidetzarako espazioa. Atal berriak biltzen ditu, Foru Erakundeak gizartearen eta herritarren partaidetzarako sustatzen dituen aukerei buruzkoak, eta lehendik dagoen informazioan sakontzen du, webgunean nabigatzea errazteko eta lurraldeko herritarren ezagutza eta lankidetza areagotzeko, foru-politika publikoen garapenari dagokionez.

Espazio berriak gizartearen eta herritarren parte-hartzeari buruzko 7 atal ditu Bizkaiko Foru Aldundian.

Lehenengoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren gizartearen eta herritarren partaidetzaren eredua azaldu eta sakontzen da, eta ereduaren oinarri diren printzipioak identifikatzen dira, bai eta ereduaren esparruan aurreikusitako partaidetza-kanalen eta -prozesuen ezaugarriak ere.

Bigarrenean, Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako 2020-2023 Foru Plana eskura daiteke, baita aurreko plana eta haren ebaluazioa ere. Atal honetan, etorkizunean, planaren berrikuspen berriak sartuko dira, bai eta horiei buruz egiten diren jarduera-memoriak eta ebaluazioak ere.

Hirugarren atala gaur egun Bizkaiko Foru Aldundian dauden gizartearen eta herritarren partaidetzarako gune egonkorrei buruzkoa da. Gaika identifikatzen dira parte-hartze sozialeko espazioak eta erakundeen arteko lankidetzarako espazioak.

Halaber, bi ataletan nabarmentzen dira Bizkaiko herritarrek parte hartzeko dituzten aukerak, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren planak eta estrategiak egiteko erabakiak hartzeko parte-hartze prozesuak irekitzea, bai araudia garatzeko prozesuetan parte hartzea. Alde horretatik, azpimarratzekoa da egutegi bat ezarri dela, indarrean dagoen urtean Aldundi osoan egingo den arau-garapenaren aurreikuspenarekin. Arau horiek onartzeko gutxi gorabeherako epeak ere jaso dira, herritarrentzat errazagoa izan dadin arau-garapen horretako erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzea.

Azkenik, webguneak bi atal ditu. Atal bat OGP Euskadiri buruzkoa da: erakunde arteko proiektua, gizarte zibilarekin lankidetzan, Euskadin gobernu irekian aurrera egiteko. Beste atala, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiaren gizartearen eta herritarren parte-hartzeari buruzko gaurkotasunari buruzkoa da.


Argazkiak