Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren agerraldia - San Inazio eguna 2020

2020(e)ko uztailaren 30(a)

San Inazio eguneko harrera

Gure gizarte eta ekonomia sareak administrazioaren inplikazioa eskatzen du krisi honetatik irteteko

Bizkairako egun berezi bat ospatzen dugu gaur, oso egun garrantzitsua foru aldundi honentzat; elkar ikusi gabe, elkarrekin egon gabe, elkarrekin tarte atsegin bat partekatu gabe. Ezohiko San Inazio egun bat ospatzen dugu, baina ziur nago egoki jokatzen ari garela. Harrerarik ez egitea ekintza arduratsu bat da, betebehar bat. Ez da hori egin nahi genuena, baina bai egin beharko genukeena. Mezu hau partekatzea harrera bizirik mantentzeko modu bat da; izan ere, beltzaren eta zuriaren artean beti dago gris-eskala bat, eta ohitura onak mantendu egin behar dira, inguruabarretara egokituz bada ere.