Bilboko Arte Ederren Museoa. Funtsezko kopiagintzaren hastapenak. Museoko kopiagintzaren bidez pinturan murgilduz / Pintura ikastaroa

  • Noiz

    2020/04/01(e)tik 2020/05/27(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Funtsezko kopia deritzonak margolarien utopia batera bideratzen gaitu neurri batean, zeinaren arabera irudiaren errealitatearekiko korrespondentzia zehaztasunera gerturatzen den, haren bidez errealitate horren fede emanez.

Ikastaro nagusiki praktiko honek justu kontrakoaz dihardu, ulerturik errealitatea, aldakorra ez ezik, pertsonek beren irudikapenen bidez inguruarekin duten harremanen mendekoa ere badela.

Pinturan hasitako pertsonei zuzendua, Luis Candaudap izango da koordinatzailea, UPV-EHUko Pintura Masterreko artista laguntzailea eta margolaria, eta ikastaroaren abiapuntua «eredua-kopia» esaten zaiona izango da.

Ikastaroaren xedea da museoko obrek egungo sortzaileari eskaintzen dizkioten aukerak zabaltzea, egile batzuen praktikarekin konektatzeko asmoz.

Helburuak dira obraren funtsezko ardatza hautematea, ideia piktoriko bat oinarri hartuta prozeduraren aplikazioa ulertzea, kopiak egiten ohitzea, sortzea xede duen behaketan ohitzea eta aurreikusitako formatua gauzatzea egilearekin zerikusia duten terminoetan.

Behaketa, hausnarketa eta jarduera piktorikoa batzen dira praktika interesgarri honetan, eta pinturaren berezko harremanen lengoaiarekin bat datozen gorputzeko atal guztiak mugitzen hasten dira.

Ordutegia

16 saio (40 ordu)

Astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:30era

Argibide gehiago

Tarifak

140 € público general / 120 € Amigos del Museo

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera