Bilboko Arte Ederren Museoa. Ameztoy

  • Noiz

    2020/02/12(e)tik 2020/06/07(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Aurreko belaunaldiko euskal artisten hizkuntza abstraktuaren parez pare, Vicente Ameztoyk (Donostia, 1946–2001) hirurogeita hamarreko hamarkadako euskal artea zeharo eraldatu zuen figurazioaren alde egin zuen, eta subjektibotasunaren, misterioaren eta ironiaren interesaz lagundu zuen figurazio hura.

Kezkagarriaren eta ohiz kanpokoaren presentzia nabarmena izan zen haren lan guztian. Halaber, aipatzekoa da Ameztoyk zuen gaitasuna itxuraz arruntak diren osagaiak, paisaia esaterako, osagai aztoratzaile bihurtzeko.

Euskal Herriko kultura eta historia garaikidearen aipamenekin batera, Ameztoyk hainbat erreferente erabili zituen, besteak beste ingeles pintura prerrafaelita, italiar quattrocentoa edo Magritteren surrealismoa.

Nolanahi ere, erreferente horiek guztiak hartu eta estilo sofistikatuaren, teknika zehatzen eta bere interesen, hala nola ekologiaren edo argazkilaritzaren eta zinemaren munduaren –1992an Julio Medem errealizadorearen Vacas filmaren diseinu artistikoan parte hartu zuen– galbahetik igarotzen zituen, eta baita bere gorabehera biografikoen galbahetik ere.

1990ean antolatu zen, Donostian, Ameztoyren lanaren atzera begirako lehenengo erakusketa, eta gaur egun arte bakarra; artistak berak prestatu zuen, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lan aipagarrienetako bilduma gisa.

Ondoren, formatu txikiko hainbat erakusketak egin dira, haren lanaren alderdi partzialetan oinarrituak, esate baterako Donostiako Koldo Mitxelena Kulturenean (2000) edo Gasteizko Artiumen (2003).

Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketan aurkeztuko da jendaurrean lehen aldiz Vicente Ameztoyren lan osoaren irakurketa bat, haren ibilbide artistiko osoa bilduko duena.

Horrekin batera katalogo bat aurkeztuko da, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga idazleen testuekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Estetikako eta Arteen Teoriako irakasle Fernando Golvanoren eta Javier Viar eta Miriam Alzuri erakusketaren komisarioen testuekin.

Ameztoy erakusketa, Bilboko Arte Ederren Museoak egina eta Javier Viar eta Miriam Alzurik komisariatua, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan aurkeztuko da lehenik, eta, hura amaitu ondoren, Bilbora abiatuko da.

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra 10,00 €
  • Murriztua
    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

Artean Bonoa

Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 20,00 €

Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago

    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php
    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak
FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €

25 urtetik beherakoak Doan

BBK Aretoa

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera