BILBO: 1874. PASEALDIA HIRI SETIATU BATETIK

  • Noiz

    2020/10/10

  • Ordua

    17:30

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilboko Zazpi Kaleetan barrena bisitaldi gidatua egitea proposatzen dugu, 1874ko urtarriletik maiatzera bitartean gertatu ziren gertakariak –karlistek azken Karlistaldian hiria setiatu zutenean– berritzeko.

Jarduera horren material didaktikoa garai hartako hainbat argazki izango dira, hots, hiri setiatu baten giroa eta bizimodua erretratatzen dutenak. Kanpoko lehenengo argazki-albumetako bat da, gerrate karlista bezalako testuinguru hain zehatz batean gainera; hori dela eta, agiri bakanak eta oso adierazgarriak dira. Material hori argazkiak egin diren toki batzuetan gaindi ibiltzeko erabiliko da, eta, horrela, orainaren eta iraganaren artean elkarrizketa bisuala eta historikoa sortzeko, egunerokotasuna eta ezohikotasuna testuinguru beliko batean batera nola gertatzen diren erakusteko.

Jardueraren xedeak iragan gogaikarri eta bortitzen –kasu honetan, gerra zibila– ezagutza, transmisio eta azalpenaren inguruan biratzen du, egungo gizarteetan bakean eta elkarrizketan hezteko asmoz. Halaber, zeregin hezigarri horren bitartez, oraindik badirauten gataztaren hondarren ondarearekiko sentikortzea lortu nahi da, horiek zaintzea bermatzeko.

Ordutegia

Urriaren 10a eta 24a, larunbatak 17:30ean

Argibide gehiago

Erreserbak: 944 066 341 (08:00-14:00h) telefonoan edo ondareabizkaia@gmail.com helbidean.

Leku-kopuru mugatua.

Bilbao. Bilboko Udaletxeko eskailerak

Eta gainera