BilbaoArte Fundazioa. “Soplo – Arnasketa Saiakerak”

BilbaoArte Fundazioa. “Soplo – Arnasketa Saiakerak”
  • Noiz

    2021/02/17(e)tik 2021/04/07(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Proiektu hau BilbaoArte Fundazioaren Ekaitzaren ostean deialditik sortu zen, Bilboko Udalak 2020an sustatutakoa; deialdiaren helburua Bizkaiko sektore artistikoari laguntza ematea izan zen, COVID-19aren inpaktuaren ostean. 

Izenburuak, “Soplo. Arnasketa saiakerak”, erakusketaren aldi baterako izaerari eta ziurgabetasunaren aurrean arteak duen potentzialtasunari egiten dio erreferentzia. 

Aukera poetiko eta politikoak ireki eta orainaldian nolabaiteko lasaitasuna eskaini nahian, erakusketa osatzen duten hogeita bost proiektuak «arnasketa saiakera» gisa eskaintzen dira hemen. 

Proposamenaren komisario eta epaimahaikideek (Aimar Arriola, Andrea Estankona eta Maite Martínez de Arenaza) 25 artista eta proiektu aukeratu dituzte, eta horietan pandemiak ekarritako hainbat alderdi sozial, ekonomiko, politiko eta artistiko landu dira, gerturatze literaletatik urrunduz eta erantzun plastiko eta formal konplexuak bultzatuz. 

Erakusketaren proposamena lau egoitzatan artikulatu da, eta egoitza bakoitzak ideia edo ardatz nagusi bana du erdigunean -aztarna, etxea, hiria, gorputza-; gai edo kontzeptu itxiak izan beharrean, obren artean, obren eta espazioen artean eta espazio eta hiri bakoitzaren artean gertatzen diren erresonantzia eta konexioak, irakurketa ugariak bultzatzea dute helburu.

Dossierra jaitsi

BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera