Foru Liburutegia. Tailerra: Encuadernación sin adhesivos

  • Noiz

    2021/09/22(e)tik 2021/10/27(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Informazio orokorra

Irakaslea:

Roberto Aspiazu
Roberto Aspiazuk (Bilbo, 1960), Historian lizentziadunak izateaz gain, zaharberritze lanetan formakuntza osagarria du, eta esperientzia luzea du honelako jardueretan (besteak beste, Bilboko Udal Agiritegiaren berreskuratzen). 1994tik aurrera Verjura & Corondel zaharberritze tailerrean egiten du lan.

Aurkezpena eta helburuak

Oinarrizko hurbilketa koadernaketaren artisautzara. Horretarako ez da aurretiazko ezagutzarik behar, baina liburu bat osatzen duten materialei edo haien fabrikazio-teknika oinarrizkoenei buruzko funtsezko nozioak eskuratzea ahalbidetuko du.

Edukia

  1. Materialen eta erreminten ezaugarrien deskribapena.
  2. Tapa josia duen koadernoa azaleztatzea.
  3. Bi liburuxka azaleztatzea.
  4. Binakako koadernaketa.
  5. Hainbat koadernotxo koadernatzea, kadeneten josketarekin.
  6. Zinta eta estalki josien gainean koadernatzea.

Metodologia

Metodologia erabat praktikoa izango da.
Erabili beharreko materialak irakasleak zehaztuko ditu.

Ordutegia

Irailaren 22tik urriaren 27era (astero, asteazkenetan 

17:30etatik 19:30era

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Izena ematea: irailaren 13tik 21era arte, Foru Liburutegiko webgunearen bitartez baino ez: www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu → Tailer eta ikastaroak (epea irailaren 13an irekiko da, goizeko 08:30etan)

Gehienez: 8 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gazteleraz

Ez dago aldez aurreko ezagutzen beharrik

Liburutegiak ez du jarduera honetan parte hartzearen ziurtagiririk emango

Programa: deskargatzeko, klikatu hemen

Oharrak

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.

Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.

Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.

Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.

Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.

Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera