Foru Liburutegia. Tailerra: Basa emakumeak (emakumeak eta baserri giroa euskal literaturan)

  • Noiz

    2022/02/08(e)tik 2022/03/29(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Informazio orokorra

Irakaslea: Josune Muñoz

Bilbo, 1967. Euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu.

2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du (www.skolastika.net).

Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartzen.

2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizten.

Hizkuntza: Euskara.

Datak: Otsailaren 8tik martxoaren 29ra (asteartero).

Tokia eta ordutegia: Foru Liburutegia (2. solairua, Tailerren gela). 18:00- 20:00.

Izena emateko epea: urtarrilaren 24tik otsailaren 7ra. Webguneko formularioaren bitartez baino ez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia - Kontaktatu - Ikastaro eta tailerrak).

Epea urtarrilaren 24an 08:30etan irekiko da.

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).

Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik.

Doako jarduera.

Foru Liburutegian sartzeko NANa, pasaportea ala Liburutegiko txartela erakutsi behar da.

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.

Aurkezpena

Nahiz eta euskal emakumeen literatura gehienak hirietako lotunea duen, nekazal inguruetan ere ba da.

Ahozko literaturatik abiatuta eta egungo idazleetara bitartean (Itxaro Borda edo Miren Amuriza, besteak beste) ibilbide oparoa dago, tailer honetan jorratuko dena.

Helburuak

  • Nekazal eskualdetako emakumezkoen euskal literatura adierazpiderik esanguratsuak ezagutzea.
  • Mota honetako literatura irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea.
  • Literaturaren iruzkinak egiteko prozedurak lantzea.

Edukiak

  1. Aurkezpena eta sarrera.
  2. Bizkaiko baserri giroa ahozko literaturan (I).
  3. Bizkaiko baserri giroa ahozko literaturan (II).
  4. Ahozko literaturatik idatzira: Bizenta Moguel, Errose Buztintza.
  5. Baserri giroa euskal emakumeen autobiografietan.
  6. Baserri giroa iruditan: Eulalia Abaitua, album eta komikiak.
  7. Ipar Euskal Herriko baserri giroa: Itxaro Borda.
  8. Baserri giroa gaur egungo literaturan: Basa eleberria.

Metodologia

Klase atseginak egiten ahaleginduko da, partaidetza bultzatzen.

Oro har, saioak teoriko-praktikoak izango dira.

Talde lanik egongo da, baita bateratze-lanak ere, ikus-entzunezkoak, etab.

Oharrak

Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.

Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.

Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.

Saio guztietara DIN A-4 moduko paper zuria eta boligrafo propioa eraman behar izango dira, segurtasuna tarteko, Foru Liburutegiak ez dituelako banatuko.

Programa: deskargatzeko, klikatu hemen

Ordutegia

Otsailaren 8tik martxoaren 29ra (asteartero)

18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua, Tailerren Gela

Inskripzioa: urtarrilaren 24tik otsailaren 7ra (epea urtarrilaren 24an irekiko da, goizeko 8:30etan)

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: euskaraz

Programa: deskargatzeko, klikatu hemen

Oharrak

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.

Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira.
Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.

Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.

Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.

Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.

Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da.
Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera