Foru Liburutegia. Tailerra: Microrrelatos

  • Noiz

    2021/09/20(e)tik 2021/12/20(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Informazio orokorra

Hizkuntza

Enrique Pérez Urrestin
Kazetaritzako lizentziaduna, eta Kazetaritzako eta Komunikazioko zein Publizitateko eta Marketineko Ikasketa Aurreratuetako diplomaduna. Politikari eta enpresarientzako aholkulari gisa lan egiteaz gain, unibertsitateko irakaslea, hizlaria eta coach ere ba da. Halaber, irakasleak prestatzeko programen aholkularia da eta Habla y Disfruta Formación y Comunicación zuzentzen du.

Aurkezpena eta helburuak

Tailer honetan komunikazio-gaitasuna landuko da, sormen literarioa suspertzeko hainbat baliabideen bitartez.

Edukiak

  1. Literatura-sorkuntza sustatzeko tresnak. Hitzekin jolastea.
  2. Pertsonaien izena. Testuaren sinesgarritasunerako duen garrantzia.
  3. Ikuspuntu narratiboa. Aukerak lehen pertsonan.
  4. Ikuspuntu narratiboa. Hirugarren pertsonarentzako aukerak.
  5. Sormena sustatzea.
  6. Ipuina, fabula eta mikro-istorioa.
  7. Adjektibazioa, deskribapena eta elkarrizketak.
  8. Pertsonaien psikologia eta ezaugarriak.
  9. Interpretaziorako bitarteak: ikusmena, entzumena eta baliabide zinestesikoa.
  10. Mikro-kontakizuna: hasiera eta amaiera harrigarria.
  11. Ipuina eta haren tipologia.
  12. Poesia eta mikro-istorioa: antzekotasunak eta desberdintasunak.

Ordutegia

Irailaren 20tik abenduaren 20ra (astelehenero)

17:30etatik 19:30etara

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Izena emateko epea: irailaren 6tik 16ra. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bitartez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu →Ikastaro eta tailerrak). Epea irailaren 6an goizeko 8:30etan irekiko da

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gazteleraz

Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Bertan parte hartzeko ez da argazkigintzaren gaineko aparteko ezagupenik, edota gutxieneko ezaugarritako argazki-kamera behar –edozein kamera erabil daiteke

Programa: deskargatzeko, klikatu hemen

Oharrak

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da

Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen

Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko

Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere

Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko

Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat)

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera