Foru Liburutegia. Gaztelerazko Irakurketa Taldeak 2021 (I)

  • Noiz

    2021/02/03(e)tik 2021/06/10(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gaztelerazko Irakurketa Taldeak 2021 (I)

Jarduera hau ohiko irakurleentzat da; irakurle horiek irakurri dutena eta irakurketa horiek guztiek izan dituzten eraginak komentatzeko biltzen dira: testuak eragindako gaiak, estiloa, akzioa, pertsonaiak, sentimenduak eta hausnarketak. • Hizkuntza: gaztelera.

Datak

Bi talde:

  • A taldea: asteazkenak, 2021eko otsailaren 3tik maiatzaren 26ra.
  • B taldea: ostegunak, 2021eko otsailaren 4tik ekainaren 10era.

Helburuak

  1. Irakurketak eragiten duen plazera areagotzea beste pertsona batzuekin konpartitzerakoan.
  2. Irakurtzearen ekintzari indar gehiago ematea beste sentsibilitate eta ikuspegi batzuk entzunda, horiei buruz eztabaidatuta eta konparatuta.
  3. Askotariko lanak eta egileak irakurtzea.

Metodologia

Lehen saioan programaren sarrera laburra egingo da eta, ostean, proposatu den lehen irakurketaren iruzkina egingo da.

Saioak parte hartzekoak dira eta taldeko kide guztiek euren iritziak emateko aukera izango dute; pertsona dinamizatzaileak moderatzailearen lanak egingo ditu eta, aldi berean, eztabaida pizteko eta sustatzeko galderak eta gaiak proposatuko ditu.

Dinamizatzaileak (txandaka)

Aixa de la Cruz (Bilbo, 1978)
Literatur Teorian eta Literatura konparatuan doktorea, hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste Cuando fuimos los mejores, De música ligera, La línea del frente eta Cambiar de idea.

Iván Repila (Bilbo, 1978)
Publizitatean, diseinu grafikoan, edizioan eta kultur kudeaketan lan egin du. Una comedia canalla (2012), El niño que robó el caballo de Atila (2013), Prólogo para una guerra (2017) eta El aliado (2019) izenburuetako eleberriak argitaratu ditu.

Ezarri diren irakurketak

  • Otsailak 3/4: Un corazón demasiado grande / Eider Rodríguez.
  • Otsailak 17/18: Rewind / Juan Tallón.
  • Martxoak 3/4: Basada en hechos reales / Delphine de Vigan.
  • Martxoak 17/18: El desierto de los tártaros / Dino Buzzati.
  • Martxoak 31: La campana de cristal / Sylvia Plath.
  • Apirilak 14/15: Exhalación / Ted Chiang.
  • Apirilak 28/29: Siempre hemos vivido en el castillo / Shirley Jackson.
  • Maiatzak 12/13: Libro de familia / Galder Reguera.
  • Maiatzak 26/27: Caliente / Luna Miguel.
  • Ekainak 10: La campana de cristal / Sylvia Plath.

Ordutegia

Datak: otsailaren 3tik ekainaren 10era, hamabostean behin asteazken ala ostegunetan (bi talde).
17:30etatik 19:30etara

Datak

Bi talde:

  • A taldea: asteazkenak, 2021eko otsailaren 3tik maiatzaren 26ra.
  • B taldea: ostegunak, 2021eko otsailaren 4tik ekainaren 10era

Foru Liburutegia (2. solairua), Hitzaldi Aretoa.

Programa: deskargatzeko, klikatu hemen

Oharrak

Hizkuntza: gaztelera

Gehienez: 20 pertsona taldeko (izen-ematearen hurrenkeran)

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da.

Izen emateak
Urtarrilaren 19tik otsailaren 2ra

Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak)

Epea urtarrilaren 19ko 08:30ean irekiko da

Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen

Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko

Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere

Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko

Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat)

Saio guztietara DIN A-4 moduko paper zuria eta boligrafo propioa eraman behar izango dira, segurtasuna tarteko, Foru Liburutegiak ez dituelako banatuko

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera