BI EUSKALTZAIN: EMILE LARRE ETA LUIS VILLASANTE

  • Noiz

    2020/10/20

  • Ordua

    19:00

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskara da gure ondare ukiezin nagusia, baina ez da komunikazio-kode soila, herri baten bizitzaren ispilu eta erakusgarria baizik. Mintzagai izango ditugun bi euskaltzainek oso kontuan izan dute beti ondare horren eskualdaketa. Bi saio antolatuko dira haien oroimenez: alde batetik, Larreren Lekukotasun, kantu eta idazki liburu berriaren (Euskaltzaindia, 2020) aurkezpena, P. Jorajuria eta J. Kaltzakortaren eskutik. Bestetik, A. Urrutiaren hitzaldia, Villasanteren bizitza eta lanak gogora ekarriko dituena.

Ordutegia

Urriaren 20a, asteartea. 19:00etan, liburuaren aurkezpena.

Urriaren 27a, asteartea. 19:00etan, hitzaldia.

Argibide gehiago

ATZERATU EGIN DA

Erreserbak: 944 158 155 telefonoan edo info@euskaltzaindia.eus helbidean

Bilbao. Euskaltzaindiaren egoitza (Plaza Barria 15)

Eta gainera