Bermeoko Arrantzaleen Museoa

Bermeoko portu zaharraren gainean Ertzilla dorretxe historikoa dago. Dorretxea monumentu nazional izendatu da, eta haren hormen barruan Arrantzaleen Museoa dago 1948. urtetik. Bisitariei arrantzaleen lan-eremua, bizimodua, lana eta arrantza egiteko teknikak bakar-bakarrik erakusten dizkien museoetako bat da, eta munduan horrelako gutxi daude. Euskadiko kostaldea eta arrantza-portuak deskribatzearekin lotutako alderdiak ikus daitezke museoan; baita honako hauek ere: arrantzaleen bizimodua eta ohiturak, haien gremio-antolaketa, itsasontziak, eta denboran zehar arrantza egiteko eta nabigatzeko erabili dituzten teknikak.
Dorretxearen eta bizilagunen historia ondo azaltzen da museoko aretoetako batean.
Ordutegia
- Astearteetan eta larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
- Igandeetan: 10:00-14:15.
- Astelehenetan: itxita.
- Jaiegunetan: kontsultatu museoan.
- Bisita gidatuak: aurrez hitzordua hartuta.
Argibide gehiago
Prezioak:
- Orokorra: 3,50 €
- Tarifa murriztua: 2,00 € (erretiratuak, 26 urtera arteko gazteak, desgaituak, langabetuak eta 10 pertsona edo gehiagoko taldeak).
- Ikasleak: 1 €.
- Sarrera doan: 12 urtera arteko umeak, eta Museoaren Egunean (hileko azken ostegunean).