BEAZ. Zabalik dago 2. Provider enpresa-ideia lehiaketan izena emateko epea

  • Noiz

    2021/02/15(e)tik 2021/02/25(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Otsailaren 15etik 25era zabalik egongo da epea 2. Provider enpresa-ideien lehiaketan proiektuak aurkezteko.

Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egon den eta Tknikak enpresa berriak sortzen laguntzeko bultzatzen duen Urratsbat programaren laguntza izan duen edozein pertsonak parte har dezake

Baloraziorik onena lortzen duten hobekuntza-ekimenek 6 hilabeteko egonaldia irabaziko dute BIC Bizkaiako ekintzailetza-gelan, eta 1000 euroko saria proiektua garatzeko; gainera, inkubagailu horren lantalde teknikoaren aholkularitza izango dute.

Lehiaketak amaiera ematen die BIC Bizkaian 5 hilabetez egin diren sentsibilizazio-jardunaldiei, Dronak, Innovae, Kaytek, RKL Integral eta Universal Robots enpresen bidez 4.0 industriarekin lotutako teknologiak ezagutarazteko: Big data, blockchain, Iot, zibersegurtasuna, droneak, elkarlaneko robotika, 3D inprimaketa, errealitate birtuala/areagotua.

Apirilean jakinaraziko dira epaimahaiaren aurrean maiatzean proiektua defendatu beharko dituzten hamar finalistak.

Informazio gehiago

BEAZ. Sabino Arana, 8. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera