BEAZ. Provider: enpresa-ideien lehiaketa

  • Noiz

    2020/02/27(e)tik 2020/03/16(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Martxoaren 16ra arte dago zabalik Provider Programako enpresa ideien lehiaketara proiektuak aurkezteko epea.

Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute Bizkaiko Lanbide Heziketako Zentroetako kide diren edota Urratsbat programaren laguntza izan duten pertsonek. Izen hori duen programaren bidez, Tknikak enpresak sortzen laguntzen du.

Ondoen baloratutako bi ekimenek 6 hilabeteko egonaldia irabaziko dute BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ekintzailetza Gelan eta 1.000 euroko saria proiektua garatzeko; horrezaz gainera, enpresa-haztegi horren talde teknikoaren aholkularitza izango dute.

Lehiaketak amaiera emango die BIC Bizkaian 4 hilabetez egin diren sentsibilizazio jardunaldiei, 4.0 industriarekin lotutako teknologiak ezagutarazte aldera –Dronak, Gogoa, Addimen, 3D Lan, Innovae eta Beitxu Studios enpresen bidez–: gehikuntzako fabrikazioa, Big data, 3D simulazioa, ikusmen artifiziala eta abar.

Izan ere, lehiaketara aurkeztutako proiektuek fabrika adimendunean erabiltzen diren horiek eta beste teknologia batzuk izan beharko dituzte ardatz. Apirilaren 27an emango dituzte jakitera 10 finalistak.

Maiatzaren 7an talde sustatzaileek beren proiektuak defendatu beharko dituzte; hiru egun geroago, maiatzaren 11n, proiektu irabazleak ezagutuko ditugu.

50 bat ikastetxek eta 250 lagunek parte hartu dute Provider saioetan.

Informazio gehiago

  • 944395622
  • beaz@bizkaia.eus

BEAZ. Sabino Arana, 8. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera