BEAZ. Ekintzailetzako on-line IV. Ekinduz lehiaketa

  • Noiz

    2020/03/12(e)tik 2020/04/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Martxoaren 12an hasiko da ekintzailetzaren kultura bultzatzen duen Zitek programa sustatzeko Ekinduz lehiaketaren laugarren edizioa, EHUko Bizkaiko Campusean.

Jolas serio gisa diseinatuta, Ekinduzek bi helburu konbinatzen ditu: bata, prestakuntzakoa, eta bestea, ludikoa, ikaskuntza-dinamikan ikus daitekeena, bai eta 1.000 €, 500 €, 300 €eta 150 €-ko sari ekonomikoetan ere (gehi noberak aukeratzeko moduko kreditu bat).

Parte hartzeko nahikoa da ekintzailetzaren mundura hurbildu nahi izatea eta zure izen-ematea formalizatzea.

Hori posible izango da Ekinduz garatzen den epe osoan zehar (martxoak 12-27).

Jokoa online izango da, finala izan ezik; finala apirilaren 2an izango da eta aurrez aurrekoa izango da.

Informazio gehiago

  • 944395622
  • beaz@bizkaia.eus

BEAZ. Sabino Arana, 8. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera