BEAZ. Fintech-en Ekintzailetzari buruzko aditu ikastaroa

  • Noiz

    2020/03/27(e)tik 2020/07/10(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Martxoaren 27tik uztailaren 10era bitartean BBF Fintech inkubagiluan Fintech-en Ekintzailetzari buruzko aditu ikastaro bat eskainiko da, Mondragon Unibertsitateak emango duena.

Prestakuntzaren helburua da bertaratzen direnei ezagutzak eta gaitasunak eskaintzea, fintech teknologietan aditu gisa identifikatuak izan daitezen eta sektoreko enpresa-proiektuei heltzeko aukera izan dezaten.

Ikastaroa finantzaren eta teknologiaren esparruetako profesionalentzako zein esparru horietan espezializatu nahi duten ekintzaileentzako xedaturik dago.

Programak 15 ikaskuntza-saio barne hartzen ditu, aurrez aurreko 80 ordu: ostiraletan (14:40 – 19:00) eta larunbatetan (9:00-13:00). Horretaz gain, bidaia bat egingo da Madrilera sektoreko agente nagusiak ezagutzeko.

Argibide gehiago

Tarifak: 2500 €

BBF BIlbao Berrikuntza Faktoria. Uribitarte Kalea, 6. 48001 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera