BEAZ. Bisitak BIC Bizkaiara

  • Noiz

    2020/02/04(e)tik 2020/02/25(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Otsailean, BIC Bizkaiak hainbat bisita hartuko ditu.

Beazek kudeatutako azelerazio eta inkubaziorako espazio honek enpresengan eta nazioarteko ikasle eta ordezkaritzengan pizten duen interesa islatzen du horrek.

Manufaktura aurreratuaren sektoreko eta bio-mikro-nano teknologietako startup-en ohiko bisitez gain, zeinek hazkundea eta lankidetza sustatzeko pentsatuta dagoen espazio hori ezagutu nahi izaten duten, gero eta gehiago dira beste profil bat daukaten bisitariak.

Batez ere, nabarmentzekoak dira adin eta prestakuntza-adar desberdinetako ikasleak.

Egin eta Ekin programan (20F) parte hartzen duten Bizkaiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetako ikasleak, UPV/EHUko Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza Masterreko (5F) ikasleak eta Provider programan parte hartzen duten lanbide-heziketako ikasleak.

Horrez gain, nazioarteko batzordeen bisitak ere nabarmentzekoak dira, ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko euskal ekosistema zabaltzen laguntzen dutelako. Ildo horretatik, Kenji Hiramatsu Japoniako enbaxadoreak BIC Bizkaia bisitatuko du otsailean.

Informazio gehiago

  • 944395622
  • beaz@bizkaia.eus

BEAZ. Sabino Arana, 8. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera