BEAZ. ANDREkintzailea programaren 7. edizioa

BEAZ. ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
  • Noiz

    2020/10/02(e)tik 2021/06/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Urriaren 2an ANDREkintzailea programaren beste edizio bat hasiko da.

Foru proiektu honen helburua emakumeek gidatutako enpresen garrantzia nabarmentzea da.

ANDREkintzailea laguntza-programa bat da eta hor prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea.

Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen duela zazpi urte, emakume enpresariak ikusarazteko eta emakume gazteengan ekintzailetza-zaletasunak azaleratzea ahalbidetuko duten erreferenteak sortzeko.

Praktikan, lidergoa, kudeaketa komertziala eta ekonomiko-finantzarioa, komunikazioa edo sormena bezalako gaiak lantzen dituzten tailerrak dira. Networking bilerak eta coaching eta mentoring saio pertsonalizatuak ere egiten dira.

Aurten 2021eko ekainera arte luzatuko da programa eta aurrez aurreko eta online saioak konbinatuko ditu.

Programan parte hartzeko ezinbestekoa da eratutako eta alta emandako enpresa bateko kide izatea.

Programa Bilbao Metrópoli-30ek koordinatzen du, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen, AED, eta Emakumeekin-en laguntzarekin.

Informazio gehiago

BEAZ. Sabino Arana, 8. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera