BEAZ. B-Venture 2020

  • Noiz

    2020/10/20(e)tik 2020/10/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Urriaren 20 eta 21ean B-Venture-ren bosgarren edizioa burutuko da Euskalduna Jauregian.

El Correo egunkariak bultzatutako foroa hibridoa izango da aurten, eta aurrez aurreko hitzaldiak eta negozio-bilerak eta streaming bidez jarraitu ahal izango diren esku-hartze birtualak uztartuko ditu.

Aurten 24 startup izan dira aukeratuak, horietako 13 Bizkaikoak: Allread, Alterity, Asimob, Bytek, Cancerappy, Deep Detection, Dynamic TV, Elon Smart Tech, Ethical Time, Inalia, Inbizi Healthcare, Insekt label, Ironchip, Mi Legado Digital, Nómada Omnimotion, Nymiz, Novaut, Rich Box, Sacen, SolvenUp, Spert Capital Partners, Talentoo, Veltis Rating eta WIVI.

Proiektu horiei B-Venturek ikusgarritasuna emango die eta harremanetan jarriko ditu arrisku-kapitaleko funtsen ordezkariekin, finantza-erakundeekin, ‘Business Angels’-ekin, inbertitzaile partikularrekin eta azeleragailuen eta korporazio handien arduradunekin.

Startup bakoitzak, gainera, stand bana izango du Euskaldunako hallean, harreman komertzialak egiteko, eta, foroaren aurreko hiru asteetan, doako ikastaro trinko bat egingo dute Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroan, aurkezpena prestatzeko.

Aldi berean, B-Venture hitzaldi, tailer, networking eta b2b programa bat antolatzen ari da, eta bertara, “Espainiako iparraldeko ekintzailetza-ekitaldi handienera”, hurbiltzen den edozein pertsona sartu ahalko da.

Informazio gehiago

BEAZ. Sabino Arana, 8. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera