BARAKALDOKO HEZKUNTZA ONDAREA BERRAURKITZEN

  • Noiz

    2020/10/31

  • Ordua

    10:00

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

Barakaldoko askotariko hezkuntza-ondareen artean sei adibide esanguratsu aukeratu dira, eta horiek herrigunean daude. Zaballa eta San Bizente auzoetan barrena ibiliko gara, eta 1911-1954. urteetara itzuliko. Horietako eraikin batzuk zahar-egoitza, umezurtz-etxe, hiltegi edo alderdi politikoren baten egoitza izateko eraiki ziren, baina birgaitze egoki batek hezkuntza-zentro edo ikastegi bilakatu zituen. Beste batzuetan, ordea, hasierako asmoa bazen ume eta gazteei hezkuntza eskaintzea, eta horrela egiten jarraitzen dute 2020an.

Ordutegia

Urriaren 31, larunbata. 10:00etatik 12:00etara.

Argibide gehiago

Erreserbak: 944 066 341 (08:00-14:00 h.) telefonoan edo ondareabizkaia@gmail.com helbidean

Barakaldo. Elkano metro-irteera

Eta gainera