BANDOKIDEEN ARTEKO GERRAREN ARTEA. BORROKATZEKO TEKNIKAK LOPEREN GARAIAN

  • Noiz

    2020/10/04

  • Ordua

    12:00etatik 13:30era

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Muñatones gaztelua, Bando Gerraren benetako agertoki gisa, toki aproposa da Ekaitz Etxeberriak Erdi Aroaren amaierako borroka-teknikei buruz egin berri duen doktorego-tesiaren edukiak parteka ditzan. Bisitaldi gidatu berezia da, zeinaren eskutik, dorre horren eta bertoko protagonista nagusi Lope García de Salazaren historia ezagutzeaz gain, defentsa-arkitekturan jarriko dugu arreta, Bandoen Borrokan erabilitako gerra-teknologia gisa. XIV. eta XV. mendeetako euskal gerra pribatuak arerioaren azpiegitura militarra, ekonomikoa eta soziala ahuldu edo suntsitzeko estrategia moduan garatu ziren. Hilketak, segadak, suntsitzeko erasoak, uztak eta basoak erretzea, dorreak erasotzea eta, batzuetan, zelai beteko batailak ohikoak ziren botere-joko hartan. Metodo haiekin, leinuak eta bandoak euren aurkariei gailentzen saiatu ziren, baina lurraldearen eitea bera eta gatazkaren izaera zirela eta, ez zegoen garaipen erabakigarririk lortzerik, eta, azken buruan, ezein borrokalarik ez zuten etsaiari gailentzeko ahalmenik.

Ordutegia

12:00etatik 13:30era

Argibide gehiago

Erreserbak: 629271516; elpobal@bizkaia.eus. Leku-kopuru mugatua

Muskiz. Muñatones gaztelua

Eta gainera