AUZO ETXE ETA ESKOLAK. KONFIANTZA, OINARRI

  • Noiz

    2020/10/31

  • Ordua

    10:00

  • Web

    Bisitatu

Nerbioi Ibaizabal

Bi hezkuntza-mundu desberdin erakutsiko dizkigu jarduerak. Lehenik, Antzasti-Euskaldunon Etxea (Artaun auzoa) bisitatuko dugu: esparru bikaina, non, etxeko sozializazioa eta etxean eta familian haurrek jasotzen zituzten lehen ikaskuntza-moduak birsortuko ditugun, hain zuzen “Umean zentzune, etxean entzune” esaera zaharrean adierazten den legez. Bigarren elkargunea Oba auzoa eta bertoko eskola zaharra izango dira; bertan XX. mendeko auzo-eskolen fenomenoa azalduko dugu: non, noiz, nola eta noiz arte garatu ziren. Halaber, garai hartako eskolara lehen eskutik hurbilduko gaituzten hainbat lekukotza pertsonal entzuteko lekua ere utziko da.

Ordutegia

Urriaren 31, larunbata. 10:00etan (Artaungo plaza) eta 12:15ean (Obako plaza).

Bi tokien artean oinez ibilbide gidatua egiteko aukera egongo da.

Argibide gehiago

Erreserbak: 628 322 275 / 657 704 207 telefonoetan edo info@antzasti.eus helbidean.

Leku-kopuru mugatua

Dima. Artaun / Oba

Eta gainera