ATZERA BEGIRAKO BEGIRADA LANBIDE HEZIKETAREN ETORKIZUNERANTZ: EMILIO CAMPUZANO LHII (1876-2020)

  • Noiz

    2020/10/13

  • Ordua

    11:30

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gaur egungo Emilio Campuzano LHIIk, 1879an, garai bateko San Andres Ikastetxean –gaur egun Euskal Museoaren egoitza dena– eratutako Bilboko Arte eta Lanbide Eskola gogoangarriaren ondare-ondasun bikainak ditu. Pablo de Alzola y Minondok sustatu zuen eskola hura, Bizkaiko industrializazio azkartuak eskatzen zuen prestakuntza izango zuten artistak eta langileak trebatzen zituena. Industria- eta arte-adarrei Oinarrizko Hezkuntza eta emakumeentzako Hezkuntza, berariazko curriculumaz, gehitu zitzaizkien 1880-81 ikasturtean. 1910ean Atxuriko Joan Santuen Ospitalera eraman zen.

Freskoen eta margolan klasikoen kopiak, ongileen erretratuak, lantze bikaineko bulegoko altzariak, horiek guztia, ikasle ohiek egindakoak, arte grafikoen eta beste lanbide batzuen makinak, liburuak, argazkiak eta planoak... dira Jardunaldi horietan bisitatu eta gozatuko diren ondare-ondasunetako batzuk.

Ordutegia

Urriaren 13a, 14a eta 15a. -

Erakusketa: 11:30-13:30 eta 17:30-19:30. -

Bisitaldi gidaduak: 11:30ean eta 18:00etan.

Argibide gehiago

Erreserbak: 944 066 341 telefonoan edo ondareabizkaia@gmail.com helbidean.

Leku-kopuru mugatua (15 pertsona bisita bakoitzeko)

Bilbao. Emilio Campuzano LHII. Santos Juanes plaza, 7

Eta gainera