Arriaga Antzokia. Jerusalem

  • Noiz

    2020/04/17(e)tik 2020/04/18(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Publiko britainiarra liluratu zuen utopien amaieraren inguruko hausnarketa original eta berezia.

Pere Arquillué aktore katalan bikaina “Jerusalem” lanaren protagonista dugu, publiko britainiarra liluraturik utzi zuen lanaren gaztelaniazko moldaketa.

Bereziki originala eta berezia den testu hau aspaldiko Ingalaterran hasten da, utopien bukaeraren inguruan hausnartu eta bere erroekin harremana erabat galtzen duen Britainia Handiaren erretratua eskaintzen du.

Jerusalem izenekoan oinarritzen da, Hubert Parryk konposatutako ereserkia, William Blaken 1916ko bertsoak oinarritzat hartuz.

Hain da herrikoia eta arrakastatsua, ezen Ingalaterrako ereserki nazional bihurtzea proposatu duten.

Goibela, axolagabea, lazgarria… baina ausarta eta dibertigarria ere bai.

Horrelakoa dugu Broadway zein West Enden hain txalotua izan den piezako antiheroia.

San Jorge egunez, Ingalaterrako patroia, landa-eremuko herrian konderriko azoka ospatzen ari dela Jonny “Oilarra” Byron bizi den atoitik aterako da.

Aginpideek, bizi den orubean eraiki nahi dutenez gero, bertatik bota nahi dute eta hiltzaile bat atzetik dauka astindua emateko asmoz. Herriak gehien gorrotatzen duen pertsona al da? Beharbada bai…

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 9,50 - 25 € /beherapenak
  • Arriaga lagunak: %25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
  • Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)

Iraupena: 180 minutu

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera