Arriaga Antzokia. ZINEGOAK 2021

  • Noiz

    2021/03/01(e)tik 2021/03/14(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, 2004. urtean jaio zen, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz.

Ekimen hau urtero antolatzen da Bilbon, otsail inguruan, eta martxoan Euskal Herriko herri ugaritara heltzen da bere hedapenaren bidez.

Gaur egun, Zinegoak erreferente bihurtu da nazioarteko LGTB jaialdietan. Urtero 100 lan baino gehiago taularatzen edo proiektatzen dira (luzemetraiak, laburmetraiak, dokumentalak…), gehienak nazioarteko jaialdietan sarituak izan diren lanak.

Urtero Zinegoak jaialdiak Ohorezko Sari bat eskaintzen du, LGTB zinemagintzan pertsona batek egindako lana aitortzeko asmoz.

Era berean, jaialdiak Nazioarteko Epaimahai bat osatzen du, zinemagintzan eta LGTB mugimenduan aritutako kideen bidez.

Zinegoakeko kultur-programazioa kalitatezko zinema eta arte eszenikoetan oinarrituta dago.

Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketa eta eredu familiar berrian ikusgarritasuna bultzatzea.

Azken edizioetan Zinegoaken 10.000 lagun baino gehiago bildu dira, eta bere proiekzioa estatu mailakoa eta nazioartekoa izan da.

Jaialdia bilboko hamar espazio baino gehiagotan antolatzen da, eta bere hedapena Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 30 herri baino gehiagotara heltzen da.

Kontaktua

  • Cortes Kalea 1-1A- 4 ezk. 48003 Bilbao (Bizkaia)
  • Telefonoa: 944 156 258

Informazio orokorra

zinegoak@zinegoak.com

Prentsa

zinegoak.komunikazioa@gmail.com

Hedapenak

hedapena.extension@zinegoak.com

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera