Arriaga Antzokia. As One / Laura Kaminsky

  • Noiz

    2021/03/18

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hannah transgeneroa da, eta opera hau haren odisea.

As One ganbera-opera bat da. Transgeneroa den protagonista bakarraren rolean bi ahots: lehengo Hannah – Before (baritonoa) eta ondorengo Hannah – After (mezzo-sopranoa). Hamabost abesti hartzen ditu narrazioak, hiru ataletan banatuta.

Enpatiaz eta umorez, Hannahren bizipenak erakusten dituzte: hiri txiki batean bizitako gaztaroa, unibertsitate-urteak mendebaldeko kostaldean eta, azkenik, Norvegiako garaia.

Azken horretan, Hannah harritu egingo da bere buruaz ikasi duenarekin.

As One autoezagutzari eta zorionaren bilaketari buruzko pieza da, eta Hannahren ikuspegitik aurkezten zaigu.

Hannah pertsona autokritikoa da, batzuetan bere baitara biltzen dena, dibertigarria, azkarra eta erantzunak behar dituena.

Transgener

As One American Opera Projects (AOP) delakoak eskatu eta garatu zuen.

As One Brooklyn Academy of Music-en estreinatu zen 2014ko irailean, besteak beste hurrengo instituzioei eta pertsonei esker: Kennedy Center Professional Development-en BAM programa / DeVos Institute of Arts Management-en funtsak; America´s Opera Discovery Grants for Female Composers Program, Virginia B. Toulmin fundazioari esker lagunduta; New York State Council on the Arts; National Endowment for the Arts (NEA) Art Works; Andrew W. Mellon Fundazioa; Bronx Council on the Arts; Purchase College Development Fundazioa; Utah State Universityko Tanner Fundazioa; Jeremy T. Smith Fundazioa; Dr. Coco Lazaroff, Lynn Loacker, Judith O. Rubin eta beste hainbat pertsona eskuzabal.oa da, eta opera hau haren odisea da, gaztarotik helduarora bizitakoa.

Giza istorio unibertsal baten bidez, opera honek nor bere buruarekiko fidel izatearen garrantzia erakusten digu.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

12 – 25 € / beherapenak

  • Arriagaren lagunek:
    % 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
  • Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
    % 50eko DESKONTUA
  • Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
    % 70eko DESKONTUA.
  • Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
    % 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Sarreren salmenta otsailaren 18etik goizeko 11:30etan

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera