Arriaga Antzokia. Anfitrión / De Molière

  • Noiz

    2021/03/13(e)tik 2021/03/14(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Jainkotiarrak eta gizatiarrak diren kontuak, grinak eta gorrotoak, barreak eta bestelako sentimenduak, entretenitzeko helburu zintzoarekin.

Lapurreta, jaun-andreok.

Horixe egin zuen Molièrek Plauto egile latindarraren jatorrizko testu dibertigarria den Anfitrión lanarekin.

Eta harrapakin ederraren jabe eginda, nahieran eraldatu zuen, bere talentu itzelari esker.

Oraingoan, Juan Carlos Rubiok Pepón Nietoren eskaintza jaso du beste lapurreta baten konplize izateko eta Anfitrión eraberritu honen dramaturgiari eta zuzendaritzari forma emateko, dramagile frantziarraren testua oinarri hartuta.

Esaera zaharrak dioenez, lapurrari ebatsiz gero, bekatuak barkatzen.

Hala, bere ustez Molièrek gaur egun egingo zukeena egin du Rubiok.

Batetik, errealitatera egokitu eta emakumeen rola berridatzi du: gizonen joko-taulako peoi huts izatetik gizonen pare aritzen diren benetako sustatzaile bilakatu ditu.

Bestetik, bikoiztasunaren eta irudiaren jokoan sakondu du.

Zer dira ba, modan dauden sare sozialak?

Geure burua kanpotik ikusteko saiakera etsia, geure izaerari forma eman eta munduaren aurrean eta, beraz, gure aurrean ere geure burua (iragazkiekin) erakusteko saiakera.

Geure burua ikusi beharra al dugu gugan sinisteko?

Gure irudiaren eta antzekotasunaren biktima al gara?

Anfitrión izaki klonatuen istorioa da.

Beren burua azal kanpotik ikusteko paradoxa harrigarria bizi dute, non jainkotiarrak eta gizatiarrak diren kontuak, grinak eta gorrotoak, desleialtasunak eta desirak, barreak eta bestelako sentimenduak nahastu egiten diren, entretenitzeko helburu zintzoarekin.

Ordutegia

Saioak

  • 13 - 19:00etan
  • 14 - 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

12 – 25 € / beherapenak

  • Arriagaren lagunek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
    % 20eko DESKONTUA.
  • Antzerki-alorreko profesionalek:
    % 20eko DESKONTUA.
  • Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
    % 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena: 90 min.

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera