Arriaga Antzokia. Lejos de Euskaria. Homenaje a Julián Martínez de Villar

  • Noiz

    2020/10/27

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Ibilaldia gure bizitzaren parte diren kantu herrikoien historian zehar.

Kontzertu honetan, Ariadna Martínez sopranoak eta Antonio Oyarzabal pianistak Julián Martínez de Villar euskal musikagilea berreskuratu dute.

Beste euskal herritar askoren antzera, XX. mendearen hasieran Martínez de Villar Ameriketara joan zen.

1890eko Bilbon ekin zion musikari- eta konpositore-ibilbideari, aldaketa handiak medio hiria «esnatzen» ari zeneko garaian.

Julián ez zen inoiz itzuli, baina ez zuen sorterria ahaztu.

Haren lan zabala da horren erakusgarri.

Euskal kantu herrikoien moldaketak ere egin zituen, besteak beste, Maritxu nora zoaz eta Boga boga marinela abestienak.

Piano-jotzaile handia izan zen, eta mende bukaerako Bilboko giroa gogorarazten duten pianorako lanak ere konposatu zituen.

Kontzertua, gure bizitzaren parte diren kantu herrikoien historian zehar ibilaldia egiteko gonbita da.

Karmele Larrinaga aktoreak ere hartzen du parte ikuskizunean.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

Sarreren salmenta urriaren 1etik goizeko 11:30etan.

15 € /beherapenak

  • Arriagaren lagunek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
    % 20eko DESKONTUA.
  • Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
    % 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera