Arriaga Antzokia. La Compañía Joven de Pabellón 6. Mi último baile

  • Noiz

    2020/03/03(e)tik 2020/03/04(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Emakumeen eskubideak eta herriarenak defendatu zituzten, martiri eta heroi bilakatuz.

P6ko Konpainia Gaztea bueltan da Arriaga Antzokian, izaera aldarrikatzailea duen obra batekin.

Lau ahizparen istorioa kontatzen duen obra bat, zeinak, diktadura baten ondorioak zuzen-zuzenean pairatu ondoren, beren bizitzen agintea hartzea erabaki zuten, herrialde oso baten zimenduak astinduz.

Erdi errealitate erdi fikzio, Las Mariposas gisa ezagutzen ziren emakumeei egindako omenaldia da Mi último baile, hil arte borrokatu zirenak emakumeen eta herriaren aldeko defentsan, hala martiri eta heroi bilakatuz.

Beraien omenez ospatzen da azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, haien erailketaren urteurrenean.

Zuengatik egiten dugu hau, ahizpak.

ASKATASUNA ala HERIOTZA!

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

18 € / beherapenak

  • Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
  • Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
  • Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
  • Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
  • Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera