Arriaga Antzokia. La boda de los pequeños burgueses/ Mahagonny-Ein Songspiel (Brecht se encuentra con Weill)

  • Noiz

    2020/05/14(e)tik 2020/05/17(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gaztaroko bi maisulan mundu mailan ezaguna den Bertolt Brecht eta Kurt Weill bikotearen eskutik.

Arriaga Antzokiak ikuskizun berri eta sutsua ekoiztuko du, mundo mailan ospetsua den Bertol Brecht eta Kurt Weillek osaturiko bikotearen gaztaroko maisulan bi aurkeztuz, Berlingo 20. hamarkada zoriontsu horren testuinguruan sortu zituztenak.

Alde batetik, “La boda de los pequeños burgueses”, kaosarekin amaitzen den komedia burugabea, eta bestetik, “Mahagonny – Ein Songspiel”, Brecht eta Weillek sortutako eta ordurarte ezezaguna zen antzerki musikal mota, eszena eta musika uztartu zituena jazz kutsuz josiriko estiloarekin, 20. hamarkadan modan zen musikarekin bat etorriz eta hondatzen ari zen gizarte kontsumista alde izanda.

Andrea Moses zuzendari alemaniarra, bere herrialdean ospetsua eta zenbaitetan saritua izan dena antzerki musikalaren esparruan egindako lanengatik, Arriagaren produkzio berri honen zuzendaria dugu, oso elementu erakargarriak dituena: murritza eta laburra, azkarra eta sendoa, groteskoa eta dibertigarria, surrealista eta sentimenduzkoa.

Brecht/Weillen bi piezaz osatutako gau-ekitaldi honek zoriontasun txiki bereziaren bilaketa irrigarri uzten du gizakiek elkarri suntsitzen dioten bitartean, horrek erabaki garrantzitsua hartzeko exijentzia areagotzen duelako.

Antzerkian, ordena, legea eta ohiturak anarkiaren eta kaosaren baitan eroriko dira.

Publikoak horri poztasunez erantzungo dio, balio burges zaharrei, negozio handi eta odoltsuak tarteko, gero eta eszeptizismo gehiagorekin begiratzen baitio.

Antzerki-hondoratze honetatik aterako ote da mundu berri eta hobea?

Horra galdera kezkagarria.

Arriaga Antzokiaren produkzio berria

Ordutegia

Saioak

  • 14, 15 eta 16 - 19:30etan
  • 17 - 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

3 - 30 € / beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
  • Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera