Arriaga Antzokia. Jesu, meine Freude!

  • Noiz

    2020/04/08

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Johann Sebastian Bach ospetsuaren motet eta nekaldien koru-sorta.

Sinesbide protestantearen adierazpenerako ezinbesteko elementua ez ezik, koral luteranoa Erreformako Elizako liturgian herriak parte-hartzeko ere oinarrizkoa da. Musikalki hitz eginda, Johann Sebastian Bachen konposizioetan garrantzi handiko elementua dugu.

Sociedad Coral de Bilbao eta musika barroko zein errenazentistan aditua den Ensemble Diatessaron-en eskutik, talentu alemaniarraren motet eta nekaldien koru eta koral-sorta nabarmenen kontzertu berezia eskainiko du Arriaga Antzokiak.

«Jesu, meine Freude» izenburua hartzen duen moteta Bachen fede handia eta hil ondoren zeruko koru sartzeko itxaropenaren adierazgarri garbia da.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 9,50 - 25 € /beherapenak
  • Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera