Arriaga Antzokia. Madre coraje

  • Noiz

    2020/10/29(e)tik 2020/11/01(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierlingek badaki hori.

Gudak, beste bitarteko batzuk erabiliz bada ere, negozioen jarraipena irudikatzen du. Hemen, ordea, negozio handiak ez daude umilen eskutan eta giza-bertuteak hilkor bihurtzen dira.
Bertolt Brecht

Arriaga Antzokiaren proiektu berri hau, produkzio propioa eta bertako talentuaren alde egiten jarraituz.

Maria Goiricelaya, egungo euskal zuzendari gazte kementsu eta irmoenetakoa, Arriaga Antzokiaren lan berri honen moldaketaren arduraduna eta zuzendaria dugu.

Emanaldia euskaraz zein gaztelaniaz ikus daiteke.

Gudak beti negozioa esan nahi izan du.

Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bere bi seme eta alabarekin ankerkeriatik zehar ibiltzen da.

Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala, istorio tipiko hau biribiltzen da, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena.

Tragediaren aurretik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.

Egun basakeria telebistaren bitartez erabateko inmunitatez hartzen dugu.

«Ama kuraia» honek Suedia, Alemania eta Polonia urruti izatearren, garai zehatzik gabeko gerra-lekura eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena etengabe eguneratzen baitira bere erreferenteak tamalez.

Arriaga Antzokiaren produkzio berria

Ordutegia

Saioak

  • Urria
    • 29 - 19:30etan
    • 30 - 19:30etan
    • 31 - 19:30etan
  • Azaroa

    1 - 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

Sarreren salmenta urriaren 1etik goizeko 11:30etan

10 – 21 € /beherapenak

  • Arriagaren lagunek:
    %25-%35era bitarteko DESKONTUA.
  • Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Antzerki-alorreko profesionalek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
    % 50eko DESKONTUA
  • Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
    % 70eko DESKONTUA.
  • Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
    % 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena: 2:10 ordu

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera