Arriaga Antzokia. Kopernikus, a ritual opera of death

  • Noiz

    2020/05/21

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

“Mende guztitako ameslariok, bildu zaitezte!”

Peter Sellars zuzendari ospetsuak Claude Vivier konpositore kanadarraren operari bere kutsua jarri dio.

Kopernikusek, lanaren izenburua izateaz gain protagonistaren izena ere badena, gauzei begiratzeko ikuspuntua aldatu zuen iraultza ekarri zuen.

Hemen gatazka dramatikorik ez dago, ezta paperik ere, soilik mitologiaren, maitagarrien ipuinen eta historiaren erreferentziak; aitzitik, hil eta gero berriz ere jaiotzen denean gauzatzen den ametsa eta ceremonia bai.

Kopernikusek erabateko garbikuntza lortu nahi du, buru-egoera xahua. Zeruko doinuak.

Kontzientzia forma batetik besterako trantsizioa. Baketik haratago beste bake bat topatzen du Vivierren musikak bertan.

Mende guztitako ameslariok, bildu zaitezte!

Lewis Carroll Mozartekin topo egin du.

Sorgin batek iragarle itsu batekin edo monje zahar batekin egingo du topo.

Merlin magoak gaueko erreginarekin.

Tristán eta Isoldak heriotza erritu hunkigarrian urrutira berba egiten ari dira.

Ur eta suak markatzen duten «Kopernikus» opera honek Claude Vivier konpositore kanadarraren musika apartarekin gozaraziko du, benetako topaketa harrigarria izanik.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

17 - 52 € /beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera