Arriaga Antzokia. Anne Etchegoyen & Les Voix Basques Abesbatza: Emazte

  • Noiz

    2019/12/10

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Iparraldeko abeslariak euskal emakumearen irudi modernoena, abenturazaleena eta kartsuena aldarrikatzen du.

Oraingon Anne Etchegoyenek aurkeztuko duen proiektuak euskal gizartean emakumeak hartzen duen eta beti hartu izan duen leku nabarmena aldarrikatzen du.

Beti entzun izan dugu «etxekoandre», etxea kudeatzen duena, ama eta emaztea izateaz gain.

Aitzitik, irudi hori zertxobait murrizgarria da, emakume euskaldunaren patua beti hartu izan baita ikaragarritzat: abenturazaleak, grinatsuak, gogorrak, artistak, amorante maitekorrak, amak.

Annek, emakumea ohoratzekotan, ikuspegi freskoa eman dio lau abeslari profesionalez (20 eta 35 urte bitartekoak) osaturiko euskal abesbatza gazteak inguraturik.

Berak sortutako abestiak ez ezik, orain arte gizonezkoek abesturiko euskal kanta tradizionalak ere, aldaketa berriekin, interpretatzen ditu.

«Boga boga», «Mendian gora haritza» edo berriagoa den «Askatasunera», besteak beste, publiko bilbotarrari aurkeztuko dion proiektuaren lanen artean daude.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

12 - 20 € /beherapenak

  • Arriagako Lagunak: %20
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena: 90 minutu

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera