Arriaga Antzokia. Prostitución / Antzerki-musikal-dokumental ikuskizuna

  • Noiz

    2021/03/05(e)tik 2021/03/07(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hiru aktore, hiru emakume, mundu eztabaidatsu batean murgilduko dira.

Carmen Machi, Nathalie Poza eta Carolina Yuste dira Andrés Limaren Prostitución antzezlanaren protagonistak.

Espainiako prostituzioari buruzko ikerlan bat abiapuntutzat hartuta, lantalde osoak urtebete baino gehiago eman zuen gaia aztertzen, ikuskizun betea eskaintzeko.

Une batzuetan zakarra eta garratza ere bada, baina umore zorrotza dario.

Hala, ikusleak askotariko emozioak sentituko ditu, hotzikarak eta barregura, tristezia eta ulermena, negarra eta haserrea…

Ikuskizuna kalean sortu eta agertokira eraman da.

Desira, beharra, sekretua, indarkeria, samurtasuna, mina, plazera, konpainia, sexuaren truke ordaintzea, sexuaren truke kobratzea… biziko ditu publikoak.

Ez dadila erraza izan emakume hauek erasotzea, garrantzitsua da hori; izan ere, esklabotasuna nagusi den mundu honetan egunero gertatzen da, ez da iraganeko kontu bat, azaldu du Andrés Limak.

Ikusleak etengabeko gatazka bizi du:

legeztapena… abolizioa… Garrantzitsuena da gaia mahai gainean jartzea, galderak egitea eta ikusleak eztabaida kritikoan murgilaraztea, bakoitzak bere ondorioak atera ditzan.

Oharra: Ikuskizunean argi estroboskopikoa erabiltzen da, eta horrek eragina izan dezake epilepsia duten pertsonengan.

Ordutegia

Saioak

  • 5 - 18:30etan
  • 6 - 18:30etan
  • 7 - 18:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

12 – 25 € / discounts

  • Arriagaren lagunek:
    % 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
  • Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Antzerki-alorreko profesionalek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
    % 50eko DESKONTUA
  • Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
    % 70eko DESKONTUA.
  • Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
    % 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena: 120 min.

Oharra: Ikuskizunean argi estroboskopikoa erabiltzen da, eta horrek eragina izan dezake epilepsia duten pertsonengan.

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera