Arriaga Antzokia. La Tarara / Josi Alvaradorena - Euskararako itzulpena: Arantxa Iturbe

  • Noiz

    2022/01/27(e)tik 2022/01/29(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari egindako gorazarrea.

SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista.

Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela.

La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan.

Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura.

Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute.

Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.

Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen.

Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena.

Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du.

La Tarara inoiz kontatu ez den hainbat haurren historia da; haragiaren barnerako bidaia iniziatikoa, mendekotasun sortzailea.

Barkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, non Txanogorritxuk, azkenean, biolina joko dien otsoei.

Ordutegia

Saioak

  • 27 - 19:30etan. Euskeraz
  • 28 - 19:30etan. Estrenaldia gaztelaniaz
  • 29 - 19:00etan. Gaztelaniaz

Argibide gehiago

Tarifak

10 – 21 € / beherapenak

  • Arriagaren lagunek:
    % 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
  • Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Antzerki-alorreko profesionalek:
    % 25eko DESKONTUA.
  • Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
    % 50eko DESKONTUA
  • Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
    % 70eko DESKONTUA.
  • Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
    % 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera