Arriaga Antzokia. Ballet du Grand Théâtre de Genève: Romeo y Julieta

  • Noiz

    2020/05/01(e)tik 2020/05/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Shakespeareren istorio aparta hezurmamitzen dute dantza ikuskizun ederrek eta zuzeneko orkestrak.

Europa mailako ballet onenetakoa iritsi da Suitzatik izenburu entzutetsuenetako bat antzezteko: Shakespeareren «Romeo y Julieta» klasikoa.

Gainera Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) musika joko du zuzenean Joëlle Bouvier koreografo suitzar ospetsuaren proposamen honetan.

Veronako maitaleen betirako istorioa gogora ekartzen duen istorio hau orkestrarako hiru suite-en zatietan oinarritzen da, Serge Prokofiev berak bere «Romeo y Julieta» balletetik hartuak.

Istorio hau iraganean, egun eta etorkizunean jazoko da.

Horrexegatik , ez dago garai zehatz batean kokaturik eta maitaleen bizipenak funtsezko testuinguruan jartzen ditu: bost pertsonaia nahikoa dira, dantza emanaldi ederrek lagunduta.

Horrela, konpainiak familiako istorio tragiko honi dimentsio kolektiboa ematen dio.

Ordutegia

Saioak

  • Maiatzak 1 – 19:30etan
  • Maiatzak 2 – 17:30etan eta 21:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

17 - 52€ /beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25eko deskontua gehienez
  • BOS: %20ko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak eta dantzako profesionalak: %20ko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera