Arriaga Antzokia. Aniversario 130 urteurrena

  • Noiz

    2020/05/31

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Ospa dezagun zutik irautea eta teloiak gora egitearekin batera zirrara sortzen jarraitzea.

Ponchielliren “La Gioconda” oberturaren interpretazioarekin Joaquín Achucarro eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) protagonista dituen oso kontzertu bereziari emango zaio hasiera, Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko kontzertuari alegia. 1890ean, baita ere maiatzaren 31n, aurreneko emanaldia eskaini zuen Arriaga Antzokiak, zein eta “La Gioconda” lanarena.

Hortaz, handik gatoz.

Eta non gaude orain? 2020ko maiatzaren 31n. Gure eszenatokitik, milaka artistek txunditu gaituzte.

Arriaga Antzokia zutabe kulturala dela bistakoa da, publikoa hunkitzen jarraitzen duena. Zutik irautea lorpen handia da, argi dago.

Baina hunkitzen jarraitzeak harrotzen gaitu, hori da erronka.

Emozioari helduta denborak aurrera egitearen ikuspegi horrek aurten beste urteurren garrantsitzu batekin elkartzen gaitu: Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena dugu.

Horregatik, bi urtemugak batu eta biak behar bezala ospatu baino ideia hoberik ba al dago?

Aukera aparta da zuzenean entzuteko piano eta orkestrarako (nº 4 en Sol mayor, op. 58, esaterako) kontzertua.

Eta batek daki… beharbada maisuak eta orkestrak bestelako sorpresarik eskainiko?

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 13 - 30 € / beherapenak
  • Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera