Arriaga Antzokia. Akram Khan Company: Outwitting the devil

  • Noiz

    2020/04/03(e)tik 2020/04/04(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Aspaldiko mitoak eguneratuz hunkintzen gaituen sortzailea berriz ere Arriagan.

Estatuko lehen emanaldia Arriaga Antzokian izango da.

Dantza egiteko modu berri bat iratzarri dut, nire ideiak dantzan jartzen dituena besteen gorputzen bitartez. Horrek dantzari helduak ere biltzen ditu, beren historiak eta esperientzia emozional konplexuak beraiekin daramatzaten horiek. Baina aldatu ez dena gure aroaren testuinguruan mito zahar eta berriak arakatzeagatiko nire grina da.
Akram Khan

Gure egunera arte iritsi den literatura lan handi zaharrenetako baten, Babiloniako Gilgamexen epopeiaren pasarte baten aurkikuntza berrian inspiratuta, “Outwitting the Devil”, Akram Khanen lan berria, erritualean eta oroitzapenean kontzentraturiko epopeia bat da.

Hautsitako taulatxoen eta idolo erorien paisaia batean, sei pertsonaiek geratzen zaizkien aberastasunak eta historiak partekatuko dituzte, denboran galdutako eta ahantzitako ezagutza zaharraren zatiak osatzeko saiakera batean.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

14 - 42 € / beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
  • Dantzako profesionalak: %25eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera