Arrantzaleen Museoa. Erakusketa ‘Akurio - Elkano 1519-1522 "bizkaitarrak" lehen munduko biran’

  • Noiz

    2020/10/07(e)tik 2021/10/03(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Arrantzaleen Museoak munduko lehen biran parte hartu zuten bizkaitar eta euskaldunei buruzko erakusketa berria irekiko du urriaren 7an.

Lehen Munduko Bira posible egin zuten funtsezko postuetan euskaldunen presentzia, bereziki bizkaitarrena, Magallanes-Elkano espedizioaren alderdi ezezagunenetako bat da.

Espedizioan parte hartu zuten 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziren, eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak, besteak beste.

Erakusketak nabigatzaile trebe horien biografiari buruzko informazio guztia jasoko du, haien ametsak eta motibazioak, ontzian izandako karguak eta gorabehera ezagunak azalduko ditu, bai haien bizitzari eta jatorriari buruzkoak, bai bidaian zehar izandako gertaerei buruzkoak.

Elkanorekin batera Munduko Bira osatzea lortu zutenen irudia ahaztu gabe.

Horrelako bidaia batek garai hartan, oso ezagunak ez ziren hainbat alderdi zekartzan, hala nola nabigazio zaharreko eta ontzigintzako teknikak, ontziko bizimodua, gaixotasunen aurkako borroka eta euskaldunek egindako lanbideen deskribapena.

Marinelen balentriak literaturan eta zineman izan duen oihartzuna ere ezagutzeko aukera izango dugu, esate baterako "Elkano, lehen mundu bira" animaziozko filmean edo Mairin Mitchell idazle irlandarraren "La odisea de Acurio" eleberrian.

Ordutegia

  • Astelehenak: itxita
  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeak eta jaiegunak: 10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 3,5€
  • Murriztua: 2€
  • Doan: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak, behar bezala egiaztatuta, Museoaren Eguna: larunbata, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Galernaren Urteurrena, Arrain Azoka, Itsasaldeko Museoen Eguna, Nagusi txartela, ICOM txartela.

Informazio gehiago

Arrantzaleen Museoa. Ertzilla Dorrea. Torronteroko enparantza. 48370 Bermeo (Bizkaia)

Eta gainera