AROZTEGI MUSIKALA

  • Noiz

    2020/10/10

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Musika, kultura eta gure hizkuntza, euskara, modu klandestinoan irakasten ziren orain dela gutxira arte, eta beti arautu gabeko hezkuntzaren testuinguruan. Urteetan zehar, Jose Mari Egileorrek musika irakatsi zuen bere aroztegian. Gaur egun, leku hori jatetxea da, eta Tomas biloba bakarrak kudeatzen du. Jatetxe taberna bere aitona zenaren abestiekin, musika-tresnekin eta materialekin apainduta dago. Jose Mari Egileori herriaren alde egin zuena eskertu behar zaio, beraz, jardunaldi horren bidez omenalditxo bat egiteko aukera izango dugu, hots, hezkuntza modu haren nondik norakoak azalduko dituen solasaldi musikala. Jose Mariren argazki proiekzio bat izango dugu aroztegi zaharraren lekuan, bere seme Zorion Egileorrek musika jotzen duen bitartean. Bertan bere ikasleak ere egongo dira, gaur egun herriko kultur taldeen arduradun eta partaide direnak.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Erreserbak : 946177201; turismo.mundaka@bizkaia.org. Leku-kopuru mugatua

Mundaka. La Fonda jatetxea, Jose Mari Egileor kalearen ondoan.

Eta gainera