Arkeologi Museoa. Urratxa kobazuloko uharria

Arkeologi Museoa. Urratxa kobazuloko uharria
  • Noiz

    2020/04/17(e)tik 2020/06/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Urratxa kobazuloko uharria (Orozko)

Gaurko objetua Urratxa III kobazuloan egindako indusketetan aurkitu zen (Orozkon, Bizkaia).

Aurkikuntza benetan berezia izan zen kantauri lerro guztirako eta Bizkaia osoan ez dago beste horrelako alerik.

Hareharrizko uharri bat da, laukiluzeruntz egiten duen itsura paralepipidoa dauka eta bi aurpegiak lauak.

Margo gorrien zantzuak ditu (burdin-oxidoa), aurpegietako batean 11 marra paralelo zuzen dauzka, apur bat zeharka, uharriarekiko modu transbertsalean eginda.

Pigmentu zantzuak ditu gainerako aldeetan ere.

Egin den ikerketa tipologikoari esker, eta gainerako testuingurua ikusita (harrizko-industria eta fauna), Azil Aldiari dagokiola ondorioztatu da
Adibide nahiko bitxia gertatzen da Iberiar Penintsulan, izan ere ez dago aztarnategietan margotutako uharri asko eta gainera ugariagoak dira puntudunak, marradunak baino.

Frantzian baina badaude antzekoak, honelako objetuak zeharkako marrekin apaintzea ohikoagoa gertatzen direlarik

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera