Arkeologi Museoa. "San Pedro Elizako dadoa (Mungia)" / Objetu bat, istorio bat

  • Noiz

    2020/04/30(e)tik 2020/05/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Pieza hau, jokurako dado txiki bat da, hezurrezkoa, bere aurpegiak nahiko gastatuta ditu eta hauetan balio markak intzisio bidez dauzka zulatuta.

Ale hau, San Pedro elizan egindako indusketetan agertutako harlauzadun hilobi batean aurkitu zen, bere betekinean Gaztelako Juan II.aren txanpon bat ere topatu zuten; horrek zuzenean XV.mende erdialdera garamatza.

Honelako dadoak Bizkaiko hainbat gaztelutan ere aurkitu dira, Muñatonesen edota Ereñozarren esaterako, eta Arkeologi Museoko Erdi Aroko aretoan ikusi daitezke, nahi izanez gero

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera