Arkeologi Museoa. "Zigilu gotikoa (Plentzia)" / Objetu bat, istorio bat

Arkeologi Museoa. "Zigilu gotikoa (Plentzia)" / Objetu bat, istorio bat
  • Noiz

    2020/05/20(e)tik 2020/06/20(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Gaur gure bilduman daukagun pieza berezi batekin gatoz, zigilu bat da, lakratzeko erabiltzen zena.

Plentziako Goienkale 37. orubean egindako indusketan aurkitu zen, benetan ongi kontserbatua.

Brontzezko pieza bat da, almendra itsurakoa, eta atzeko aldetik kate-hari bat pasatu eta zintzilikatzeko uztaitxo bat dauka.

Aurreko aurpegian, tronuan dauden bi pertsona ageri dira, eta gainaldean hiru dorre dauzkate.

aungoikoak, umea magalean duen Ama Birjina nola koroatzen duen ikusten da.

Beheko aldean, errezuan ari den irudi bat dago, zigiluaren jabea litzake berau: “Ioan Sanchez de Sarria” izena agertzen da zigiluaren inguru osoan.

Ezaugarri estetikoengatik esan daiteke, gotikoak direla, XV. eta XVI mendean oso ohikoak.

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera