Arkeologi Museoa. "Lamiñak II zintzilikaria" / Objetu bat, istorio bat

Arkeologi Museoa. "Lamiñak II zintzilikaria" / Objetu bat, istorio bat
  • Noiz

    2020/05/11(e)tik 2020/06/11(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Pieza hauxe litzateke beharbada, Berriatuako Lamiñak II kobazuloan jasotako hezur-industriatik nabarmengarriena: trapezio itsurako plaka bat da (48 x 45,5 x 3 mm) hiru zulo ditu albo banatan (bat erdialde-goialdean eta beste biak oinaldeko albo bietan).

Apaingarri bat dela esan ohi da, jantzietara ongi josita joango zen alboetako zulo horietatik haria pasata.

Aurpegietako batean gainera, apaindura puntillatua dauka, U formako lerrokaduretan antolatuta.

Zaldi baten sorbalda-hezurrean dago eginda eta zuloak egiteko zulakaitzen bat erabiliko lukete.

Xafla honen azterketa analitikoak eta konparatiboak, kronokulturalki kantauri aldeko Magdalen Aldian kokatzera garamantza.

Pieza hau egiteko eta apaintzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero Eduardo Berganza eta Jose Luis Arribasen artikulu hau kontsultatu dezakezue lotura honetan: https://core.ac.uk/download/pdf/27193411.pdf

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera